Urteko azken bisita gidatua
2020 / 12 / 10
Atzo argitaratu zuen Antxeta Irratiak azaroko bisitan egindako elkarrizketa, eskualdeko bisitariak baino ez zeudela. Atzo ere jakin genuen Gipuzkoa osotik etor zaitezketela Gordailuko bisita gidatuetara. Hortaz, zatozte abenduaren 18an urteko azken bisitara. Plaza mugatuak. Izen emateko, 943 555 520 edo gordailua@gipuzkoa.eus
Iruleen eta gobaraginen omenez izango da, ehungintzari buruzko hainbat ondare-gai erakustearren.