Apirilaren 11an Ormaiztegiko San Andres Ikastetxeko 5. eta 6. mailako ikasleak bisitan etorri zaizkigu. Izan ere, herriko Zumalakarregi Museoarekin ondareari buruzko proiektu interesgarri bat gauzatzen ari dira; besteak beste, museoan aldi baterako erakusketa bat antolatu dute ikasleek berek: "Gure ondarea". Proiektuaren osagarri, ondarea nola gordetzen den ezagutzera etorri dira Gordailura. Eskerrik asko, ondarearen etorkizuna bermatuko duzuen gazteak.