Gordailuan etnografian eta zaharberrikuntzan aritzeko
2019 / 05 / 10

Ostiralean, maiatzak 10, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean beka zenbaitetarako deialdia argitaratu da; besteak beste, Gordailuan etnografian eta kontserbazio-zaharberrikuntzan trebatzeko 10.000 €ko beka bana plazaratu dira. Gehienez 30 urteko gazteei zuzenduak dira: esteka honetan irakur daitezke ezaugarriak eta bete beharreko baldintzak.
Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 3an, astelehena, bukatzen da.