Juan Sebastian Elkanoren etorreraren irudikapena, munduari bira Victoria itsasontzian egin ondoren. Lana 225 x 220 cm-ko mihise gainean margotutako olioa da, eta eskifaitik geratutako 18 kideen lehorreratzea erakusten du, Sevillan. Eskuan kandela daramatela, Garaipenaren Andre Maria eta Antiguako Andre Mariaren elizaruntz abiatzen dira, eskerrak ematera.
Margolanak deformazioak eta sabeldurak aurkezten zituen ehunaren perimetro osoan; beraz, mihisea presioa eta imanak erabiliz tratatu da bien emaitzak kontrolatuz. Polikromiak geroagoko esku-hartze garrantzitsua pairatu zuen, krakeladurak eta materialen migrazioa eragin zizkiona, jatorrizko materialekin bateraezina baitzen. Jatorrizkoak ez ziren materialak, geruzaz geruza, gel-en sistema erabiliz kendu dira. Gainera, ehunaren pitzadura-puntuak harizko josturak erabiliz indartu dira. Azaleko zikinkeria garbitzeko gel akuosoak erabili dira, pH-a eta eroankortasuna kontrolatuz.
Aldi berean, artelanaren azterketa historiko-artistikoa egiten ari gara. Hartara, margolaria edo haren obra ezagutzen duten pertsonen testigantzak eta informazioa jasotzen ari gara. Beraz, informazio gehiago eman badiezagukezu, gurekin harremanetan jartzera animatzen zaitugu!