Aldundiaren maketa, Mediatekan ikusgai
2019 / 06 / 21
Atzo, hilak 20, Biarritzeko Mediatekan "San Juan baleontzia" erakusketa zabaldu zen; bertan, besteak beste, 1/4 eskalako maketa aurkeztu dute, hain zuzen Kanadako kostaldean aurkitutako itsasontzi beraren aiurrietan oinarritutakoa. Horrez gain, mapak eta bestelako elementuak erakutsiko dira, eta hainbat jarduera antolatu dituzte, hala nola hitzaldiak, bisita gidatuak, eta abar. Uztailaren 27an erakusketa behin bukatuta, maketa Gordailura etorriko da.