Artez Restauración enpresarekin elkarlanean
2019 / 01 / 11
Donostiako Alde Zaharrean, hain zuzen ere Bretxako merkatuan, 1998an indusketa arkeologiko bat egin zen, non baleen lumera, laboreak eta bestelako gaiak gordetzeko hainbat silo-tina aurkitu ziren. Haietako bat berrosatu da arestian.
Hartara, aurkitutako 73 puskak bildu eta berriro lotu dira, puskatan baina ia osorik baitzegoen. Lehenik eta behin oinarria osatu eta handik gora paretak berregin ziren, puskak epoxi erretxinaz lotuta. Jatorrizko zirkunferentzia berreskuratu eta aho ertzeko puskak atxikita burutu da lana.