Landart familiari esker
2019 / 01 / 28

Irungo Santiago kalean, XX. mendeko bizimoduaren trantsizioaren adierazle izan da Landart familia: behean tailerra eta goian etxebizitza; kaletarra, baina baratzeduna; mekanika lanbidea belaunaldiz etxean ikasia, baina baita eta eskolan eta liburuetan ere; erremintak eta ekoizpenak industrialak, baina hein handi batean artisau eran landuak... Orain, Benigno Landarten ondorengoek gerraondoko TOR markako tornu bikaina eta tailerreko erreminta, tresna, argazki eta argitalpen ugari dohaintzan eman dituzte. Objektuak katalogatzen hasi gara, eta dagoeneko batzuk on line ikusgai daude.
Aldiz, "Tercios Vascongados" delakoei ongietorria egiteko 1869an Habanan argitaratutako liburu historiko interesgarria Zumalakarregi Museoko liburutegian kontsultatu ahal izango da.