Gordailuaren objektuz egindako erakusketan
2020 / 06 / 18

Pandemiaren bezperatan inauguratzeko zegoen erakusketa zabalik dago Irungo Oiasso Museoan, "Kakaotik txokolatera": mendeetan zehar Euskal Herrian eta bereziki Irunen garrantzi handia izandako produktuaren eboluzioa aurkezten da, Gordailuak maileguan utzitako objektu batzuen bidez. Honako hau abuztuaren 30a arte egongo da ikusgai, eta asmoa dugu haren ondoren Gordailuaren eta Museoaren artean beste erakusketa txiki batzuk prestatzen jarraitzea.