Euskal Herriko Sarea
2021 / 05 / 14
Gaur, maiatzak 14, Gordailuan ospatu dute Euskal Herriko Unesco Sarearen kideek beren zazpigarren topaketa, Harkaitz Millan Kultura Diputatua buru. Sare horretako kide da, besteak beste, Aldundiaren Ekain Fundazioa, aurtengo antolatzailea. Horregatik hautatu du Gordailua, kultur ondareaz diharduen foru eraikina. Topaketaren ondoren, nola ez, bisita gidatu berezia egin dute partaideek.