Gordailuan barrena
2021 / 05 / 13
Maiatzaren 2an bukatu zen "Urgullen magalean" erakusketa, San Telmo Museoaren eta Foru Aldundiaren arteko elkarlanaren emaitza. Erakusketa San Telmo Museoan desmontatu eta hainbat objektu Gordailura itzuli dira. Bertan, dagoeneko berriro egokitu eta biltegietan gordeta daude. Haatik, Euskal Itsas Museoaren hainbat estanpa Ormaiztegiko Zumalakarregi Museora joan dira, gaur bertan hortxe inauguratu delako erakusketaren atal bat, urriaren 31 arte.