Gordailuan barrena
2020 / 10 / 19
Urriaren 15ean, Ondarearen Europako Jardunaldiak direla eta, Luis Mari Zaldua etnografo urnietarrak herri bereko Antonio Garmendia saskigileari buruzko hitzaldia eman zuen. Hartara, "xestero" hark egindako bost elementu utzi zituen Gordailuak, Zalduak berak bere garaian bilduak: aingirak arrantzatzekoa, astoetarako bikoitza, burukoa, eskukoa, ikatzetarakoa. Erakusketetatik harago, ondarearen balioa agerrarazteko beste modu bat.