Objektu tradizionaletan inspiraturik, diseinu berriak proposatu dira
2018 / 10 / 29
Urriaren 26an ospatu da Gordailuan, bigarren urtez, Basque Design Project, ohiko euskal altzari eta piezak berriro editatzeko jardunaldi irekia, Naia Querejetak antolatuta. Estudio Primo, Muka Design Lab, Silvia Ceñal eta Basque Ceramic Design estudioen zuzendaritzapean, hogeita hamar bat profesional eta ikaslek hainbat proposamen berritzaile egin dute. Hartara, Gipuzkoako Foru Aldundiaren bilduma etnografikoko hainbat objektu aztertu dute: argizaiolak, saskigintzakoak, grapaz eta burdinariz indartutako buztinezko ontziak, lan-bankuak.