XV. mendeko ohol flamenkoa zaharberritzera
2020 / 06 / 10
Euskal Itsas Museoa zabalik dago, eta "Elkano" erakusketa abendura arte luzatu da. Alabaina, XV. mendeko margo-ohol flamenkoa Gordailura etorri da, Zumaiako elizara itzuli aurretik. Zinopari gisa eskaini zen elizan, eta interes artistikoa ez ezik, historikoa ere badu, garaiko itsasontziak nolakoak ziren erakusten du eta. Lehenago erradiografiatu da, orain balizko onddo eta intsektuen kontrako anoxia-prozesuan dago eta ondoren zaharberritzeari ekingo diote.