Casimira Busca Plazaola andreari esker
2018 / 11 / 27

Zumarragan ohiko jardunbidea izan da zumezko gaiak egitea, XX.eko 80ko hamarkada arte. Bertako Casimira Busca Plazaola andrearen dohaintzari esker, "Hijos de Juan Bautista Busca" enpresaren hainbat objektuz osatu da bilduma berri bat: zumezko, ihizko eta rotenezko altzari batzuk, saski mota desberdinak, bulegoko altzari zenbait, enpresaren katalogoak eta bestelako agiriak...  
Bilduma ikusgai dago on line katalogoan, bai eta Gordailuan bertan ikerlarientzat kontsultagai ere, Zumarragan tradiziozko lanbide hark izan zuen garrantziaren lekuko.