Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Albisteak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Belaontziak Orion

Maketen erakusketa

2022·07·06


Gaur, uztailak 6, zabalik geratzen da Orioko Kultur Etxean Jesus Maria Perona maketagilearen erakusketa: itsasontzi historikoen eskalako erreplikak dira, teknikoki oso ongi eginak ez ezik, historikoki ere oso ongi dokumentatuak. Hartara, Gordailutik bi pieza atera dira maileguan, biak ala biak Euskal Itsas Museoaren bildumetakoak: XVI.eko baleontzi baten irudikapena, eta XV. mendeko karraka batena. Abuztuaren 4a arte ikusgai.