Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Albisteak

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Txakoa buruan...

Zumalakarregi Museoan

2022·10·28


Gaur, urriak 28, ikusgai paratu da Zumalakarregi Museoan txako izeneko burukoa, Albizturko Manuel Laskibar boluntario erregetiarrarena izandakoa. Pieza bakana, Goikoetxea baserriko Uria Laskibar familiaren eskuzabaltasunari esker Gipuzkoako Foru Aldundiak eskuratu duena. Bilduma bereko beste pieza batzuk museo berean daude ikusgai, eta gainerakoak, Gordailuan.