Arte eta Etnografia piezen kontsulta

Gordailuaren helburu nagusietarikoa kultur ondarearen balioa agerraraztea da.

Kontsultak egiteko, Gordailuak gune eta baliabide espezifikoak eskaintzen ditu ikerketa historikoa, artistikoa edota etnografikoa gauzatu ahal izateko: kontsulta-gelak, liburutegia, 70 000 erregistro baino gehiago dituen katalogo informatikoa…

Objektuak maileguan eskatu nahi izanez gero, Gipuzkoako nahiz Gipuzkoatik kanpoko museoek eta beste erakundeek Gordailuko objektuak eska ditzakete, betiere hartarako ezarritako segurtasun eta kontserbazio baldintzak betez gero.

Arretarik onena bermatu nahian, beharrezkoa da hitzordua aldez aurretik eskatzea.

Arte eta Etnografia piezen lekualdaketa eskaera