Web edukia bistaratu
Bisita gidatuak
2022ko azken lauhilekoan Gordailuak jarraitzen du bisita gidatu presentzialak eskaintzen.
Publiko orokorrarentzako bisita gidatuak dira, doan, bisitariek bertatik bertara ezagut dezaten nola biltzen eta zaintzen diren Gordailuko ondare-bildumak. Helburu nagusia, bada, eraikina, instalazioak eta ondarearen balioa agerrarazteko funtzioak erakustea da, bisitaren atal labur batean gai zehatz bat jorratzen den arren. Izan ere, Gordailua oso handia da, denetariko ondarea dago eta askotariko lanak egiten dira; beraz, ezin dena bisita bakar batean ezagutu. Horregatik, bisita bakoitzean gaia aldatuta, bisitariak beste behin etortzera gonbidatzen ditugu.
Bisitaldi orokorrak ostiraletan antolatzen dira, 17:00etan gaztelaniaz eta 18:15ean euskaraz. Antolatutako taldeentzat ere bisitak eskaintzen dira: ikasleak, kultur elkarteak, euskaltegiak... Frantsesez ere bai, aldez aurretik osatutako talde batek berariaz eskatzen baldin badu. Talde espezifikoetarako bisiten eguna eta ordua talde bakoitzaren eta Gordailuaren artean adostuta finkatzen dira, publiko orokorrarentzako bisitetatik at.
Osasun-egoera orokorrak hobera egin badu ere, segurtasun-neurriak errespetatzea gomendatzen dugu biziki.
Bisitetan beti aldez aurretik izena eman behar da: gordailua@gipuzkoa.eus helbidera idatzita edo 943 555 520 telefonora deituta.
Izena eman ondoren edozergatik etortzerik ez baduzu edo berandu bazabiltz, mesedez, lehenbailehen jakinarazi goian adierazitako telefonora deituta,
2022ko 3. lauhileko programa
Data | Gaia | |
---|---|---|
Irailak 2: | Elkano eta XVI. mendeko euskaldunak: itsasoaz bizi | |
Irailak 30: | Erakusketa badator: nola prestatu piezak ateratzeko? | |
Urriak 7: | Gordailua: iraun eta iraunarazi (Ondarearen Europako Jardunaldiak) | |
Urriak 21 | Gordailua, energia, indarberriturik (Ondarearen Europako Jardunaldiak) | |
Urriak 28 | Joan zen uda eta negua heldu da | |
Azaroak 11: | Arkeologia ospitalean: nola sendotu ondarea | |
Azaroak 25: | Iruleak eta gobaraginak Gordailuan | |
Abenduak 2: | Euskararen Eguna, egunero (hizkuntza, ondare) | |
Abenduak 16: | Hamaika ate, leihorik batere: klimatizazioa | |
|
Web Form
Web edukia bistaratu
Izaera pertsonaleko datuak babesteko indarrean dagoen araudiaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Zuzendaritza Nagusiak jakinarazten dizu eskuratzen dituen datuak Ondare Historiko-Artistikoa, Artxiboak eta Museoak kudeatzeko helburua duen tratamenduan sartuko direla.
Datu hauek Aiur-Euskadiri helaraz dakizkioke, Gordailuan bisita gidatuak kudea ditzan, betiere izaera pertsonaleko datuak babesteaz diharduen araudiak ezarritakoaren arabera.
Nahi izanez gero, zure eskubideak erabil ditzakezu ondorengo helbidera idatzizko eskaera bat bidaliz: Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirola departamentua, Idazkaritza Teknikoa, Koldo Mitxelena, Urdaneta kalea 9, 20006 Donostia-San Sebastián, edo egoitza elektronikoaren bitartez: https://egoitza.gipuzkoa.eus