Gordailuaren funtsa ez da estatikoa, bildumak handitzen jarraitzen du eta. Hortaz, badu bere eskurapen-programa. Horrez gain, partikularrengandik eta erakundeetatik jasotzen dituen proposamenak ere aztertzen ditu, dohaintzak, aldi baterako lagapenak zein salmentak.

Eskaintza horiek aztertzeko, Gordailuak hainbat irizpide darabiltza: bildumaren helburuarekiko koherentzia, piezen kontserbazio-egoera, egon badauden bildumei egin diezaieketen ekarpena, eta garai baten, eskualde baten, gizarte-sektore baten eta abarren adierazle ote diren. Irizpide horiek betetzen dituzten heinean erabakitzen da objektua edo multzoa onartuko den ala ez. Erosketa izanez gero, prezioak bat etorri behar du dagokion ondare-balioarekin.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta San Telmo Museoaren bina teknikarik osatutako batzorde batek aldiro aztertzen ditu proposamenok. Izan ere, koordinazioz eta koherentziaz jokatu behar da, Gordailuan jasotzen den bildumak bere izaera bateratuari euts diezaion.

Dohaintza- edo salmenta-proposamena egin daiteke beheko formularioa beteta, edo egoitza elektronikoan sartuta.

Dohaintzen kudeaketa

Izaera pertsonaleko datuak babesteko indarrean dagoen araudiaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Zuzendaritza Nagusiak jakinarazten dizu eskuratzen dituen datuak Ondare Historiko-Artistikoa, Artxiboak eta Museoak kudeatzeko helburua duen tratamenduan sartuko direla.

Datu hauek Aiur-Euskadiri helaraz dakizkioke, Gordailuan bisita gidatuak kudea ditzan, betiere izaera pertsonaleko datuak babesteaz diharduen araudiak ezarritakoaren arabera.

Nahi izanez gero, zure eskubideak erabil ditzakezu ondorengo helbidera idatzizko eskaera bat bidaliz: Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirola departamentua, Idazkaritza Teknikoa, Koldo Mitxelena, Urdaneta kalea 9, 20006 Donostia-San Sebastián, edo egoitza elektronikoaren bitartez: https://egoitza.gipuzkoa.eus