Etnografia eta arte piezen mailegua
Gordailuaren helburu nagusietarikoa kultur ondarearen balioa agerraraztea da. Hartara, objektuak albait eta baldintza egokienetan gordetzen ditu, publiko mota guztiek eskura izan ditzaten, orain eta etorkizunean, Gordailuan bertan edo aldi baterako erakusketetan edo bestelako ekitaldietan.
Hortaz, Gipuzkoako nahiz Gipuzkoatik kanpoko museoek edo beste erakunde publiko eta pribatuek Gordailuko objektuak eska ditzakete, betiere ezarritako segurtasun baldintzak betez gero.
Edozein kontsulta egiteko: noren e-maila? Gordailua bada, birbideratu behar da telefonoa?