Ikerketak, argitalpenak, erakusketak edo bestelako proiektuak gauzatu nahi dituen edozein erakundek edo pertsonak gure funtsetara jo dezake.

Ondare arkeologikoa eta paleontologikoa ere komunitate zientifikoaren eta oro har gizartearen eskura geratzen da. Hori baliatzeko baldintzak Eusko Jaurlaritzak arautzen ditu.

Etnografía y Arte

Arte eta Etnografia piezen kontsulta

Gordailuaren helburu nagusietarikoa kultur ondarearen balioa agerraraztea da.

Kontsultak egiteko, Gordailuak gune eta baliabide espezifikoak eskaintzen ditu ikerketa historikoa, artistikoa edota etnografikoa gauzatu ahal izateko: kontsulta-gelak, liburutegia, 100 000 erregistro baino gehiago dituen katalogo informatikoa…

Arretarik onena bermatu nahian, beharrezkoa da hitzordua aldez aurretik eskatzea.

Objektuak maileguan uztea: Gipuzkoako nahiz Gipuzkoatik kanpoko museoek eta beste erakundeek Gordailuko objektuak eska ditzakete, betiere hartarako ezarritako segurtasun eta kontserbazio baldintzak betez gero.

Objektuen mailegua eskatu nahi izatera, beheko formularioa bete daiteke, edo egoitza elektronikoaren bidez tramitea egin.

 

Arte eta Etnografia piezen kontsulta

Izaera pertsonaleko datuak babesteko indarrean dagoen araudiaren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Zuzendaritza Nagusiak jakinarazten dizu eskuratzen dituen datuak Ondare Historiko-Artistikoa, Artxiboak eta Museoak kudeatzeko helburua duen tratamenduan sartuko direla.

Datu hauek Aiur-Euskadiri helaraz dakizkioke, Gordailuan bisita gidatuak kudea ditzan, betiere izaera pertsonaleko datuak babesteaz diharduen araudiak ezarritakoaren arabera.

Nahi izanez gero, zure eskubideak erabil ditzakezu ondorengo helbidera idatzizko eskaera bat bidaliz: Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirola departamentua, Idazkaritza Teknikoa, Koldo Mitxelena, Urdaneta kalea 9, 20006 Donostia-San Sebastián, edo egoitza elektronikoaren bitartez: https://egoitza.gipuzkoa.eus


 
Arkeologia eta Paleontología

Arkeologia eta Paleontologia materialen kontsulta

Gordailuan, ondare arkeologikoa eta paleontologikoa kontserbatzeaz eta kudeatzeaz gain, ondare hori komunitate zientifikoaren eta oro har gizartearen eskura jartzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu. Zerbitzu horien baldintzak Eusko Jaurlaritzako 341/1999 Dekretuaren bidez arautzen dira.

Kontsultak

Bilduma osatzen duten piezak ikerlari espezializatuen eskura daude, beren ikerketak egin ditzaten. Hartara, kontsulta-gela espezifiko bat atondu da, materialak aztertu ahal izateko; bertan binokularra eta argazkiak egiteko mahaia daude.

Kontsultak egiteko, aldez aurretik hitzordua eskatu behar da.

Lekualdaketak

Era berean, ondare arkeologikoa eta paleontologikoa jendartean zabaltzeko asmoz, erakunde publiko eta pribatuek erakusketak egiteko materialak eska ditzakete. Eskaerak Eusko Jaurlaritzaren Ondare Sailari bideratu behar zaizkio.

Arkeologia eta Paleontologia materialen kontsulta

Arkeologia eta Paleontologia materialen sarrera

Arkeologia eta Paleontologia materialak lekualdatzeko eskaera