Irungo Peluquería César
16 / 08 / 2023
1961ean zabaldutako Peluquería César 2023an itxi da, Cesar Zuñiga fundatzailearen izen bereko semea jubilatu da eta. Lehentxeago ile-apaindegiko hainbat gauza eman dio Gordailuari dohaintzan, bizargin eta ile-apaintzaile lanbidearen behialako lekuko. Horietako batzuk Irungo Palmera markakoak dira, tokiko industriaren emaitza. Interesgarriena zaldi-burua duen eserlekua da, umeei ilea moztekoa, 1967an erosia; izan ere, profesionalei lagungarri ez ezik (umeak pozik eta lasai uzten zieten lan egiten), Irunen ikoniko bihurtua da.
Eskerrik asko, Cesar Zuñiga, Gordailuari lagundu diozulako digitalizazio aurreko lanbide urbanoak dokumentatzen. (argazkiak: Oskar Moreno)