Irungo udal bilduma
04 / 12 / 2020
Gaur, abenduak 4, Gordailuan aurkeztu diete komunikabideei Kultura diputatuak eta Irungo alkateak Menchu Gal bilduma bertan gordetzeko komodatua. Margolari irundarraren berrogei bat olio-margolan dira, Irungo Udalak urrian ekarri eta orain, anoxia-prozesua pasata, klimatizatutako biltegira eraman direnak, albait egoera onenean kontserba daitezen.