Goruzaleok bildumaren ehungailua, GFA-041003-001 erregistro zenbakiduna.
Pertsona bakarrak pedalen bitartez abiarazten duen haria ehuntzeko makina. Euskal Herrian tradizionalki lihozko edo artilezko haria erabili ohi zen. Irazkiak, hau da, hari bertikalak txarrantxak izeneko euskarrietan jartzen dira. Pedalei esker, txarrantxak mugiarazten dira, une batean harien erdia gainetik eta beste erdia azpitik jarriz. Anezkak, bilbeko haria daraman jostorratza duen euskarri txikiak, ehungailua horizontalean zeharkatzen du, txarrantxen artean. Pedalari eragitean, hariak lekuz aldatzen dira eta anezkak beste alderantz zeharkatzen ditu, daraman haria eta irazkiena elkar gurutzatuz.
2019ko apirilaren 3tik irailaren 29ra bitarte, ehungailu eder hau Donostian dago ikusgai, Euskal Itsas Museoko "Juan de Alcega, jostun unibertsala" erakusketan.
