Gordailuak eta STM berrituak
2021 / 02 / 04
Gaur, hilak 4, kultura diputatuak, Donostiako kultura zinegotziak eta Gordailuko eta San Telmo Museoko zuzendariek prentsaurrekoan aurkeztu dute 2021eko programa berezia. Izan ere, 10 urte betetzen dira Gordailua zabaldu zenetik, eta STM erabat birmoldaturik berriro ireki zenetik. Ordurako aurreikusia zen bi erakundeon elkarlana, eta oraingo programak horixe erakutsi nahi du, bisita gidatuak, erakusketak eta bestelako jarduerak elkarrekin antolatuta.