Erakustaldi berria Igartubeitin
2023 / 12 / 05
Formatu txikiko erakustaldien programarekin jarraitzen dute Foru Aldundiaren museoek, Gordailuarekin lankidetzan: bata bukatu orduko beste bat paratzen dute. Oraingoan Igartubeiti Baserri Museoak aldatu du berea: ur bedeinkatuaren ontzia Gordailura etorri eta erlezaintzari buruzko bi objektu jarri dira ikusgai.